Dunaktaldea

01 · Lehiaketaren deskribapena

Deskribapena

Hiri jarraituaren logikatik natura jarraituaren eredurako trantsizioa irudikatzea da lehiaketa honen abiapuntua.

1 · Lehiaketaren helburua

Helburua

Hiri jarraituaren logikatik natura jarraituaren eredurako trantsizioa irudikatzea da lehiaketa honen abiapuntua. Auditz Akular izango da ideia hori lantzeko eta esperimentatzeko eremua, hiriaren, naturaren eta komunitatearen arteko harreman berriak proposatzeko aukera eskaintzen duen lurraldea.

Lehiaketaren helburua Auditz Akularren baliabide naturalak, ingurumen-balioak eta aniztasun ekologikoa eta soziala sendotuko dituen paisaia bizi, produktibo eta partekatu bat irudikatzea da.

Parte-hartzea oinarri duen prozesu honen bidez, natura eta hiri-ingurua uztartuko dituzten proposamenak bilatzen dira, klima-aldaketaren aurrean lurraldearen erresilientzia handitzeko eta bertako baliabideak modu agroekologikoan eta jasangarrian kudeatzeko.

Horretarako, bost lan-ildo nagusi planteatzen dira

  1. Hiriaren eta landa-paisaiaren arteko loturak indartzea.
  2. Korridore ekologikoak eta biodibertsitatea babestu eta sendotzea.
  3. Hiri-agroekologia, baratzeak eta elikadura-subiranotasuna bultzatzea.
  4. Ura, lurzorua eta landaredia klima-egokitzapenerako azpiegitura gisa lantzea.
  5. Auzo-bizitza, zaintza eta komunitate-harremanak sustatuko dituzten espazioak eta kudeaketa-ereduak sortzea.
Ilustrazioa: mendiko berdea ibai baten antzera hirian barrena itsasoraino iristen da.
Natura jarraitua hirian barrena.

2 · Lehiaketaren lan-eskalak

Bi lan-eskala

Lehiaketak bi lan-eskala proposatzen ditu, lurraldearen jarraikortasunetik Auditz Akularren eraldaketara doan ikuspegia garatzeko. Lurralde-eskalan, Auditz Akularrek sistema natural zabalago baten barruan duen eginkizuna aztertuko da. Hiri-eskalan, berriz, eraldaketa hiru lan-eremu osagarritatik landuko da: hiria, ekologia eta komunitatea.

Eskala eta lan-eremu horiek ez dira elkarrengandik bereizitako jarduera-esparru gisa ulertuko, baizik eta elkarrekin uztartu beharreko ikuspegi gisa, lurraldearen antolamendua, ekosistemen funtzionamendua eta komunitatearen parte-hartzea lotzeko.

2.1 · Lurralde eskala

Jarraikortasuna eta lurralde-loturak

Auditz Akular lurralde zabalago baten parte gisa ulertzea proposatzen da, Lau Haizeta eta Aiako Harria arteko lotura naturalak indartuz eta Pasaiako badiarekin konektatuz. Badiaren bidez, Ulia eta Jaizkibelekin jarraikortasuna bilatuko da, mendia, landa-eremua eta itsasoa lotuko dituen sare ekologiko bat osatzeko.

Eskala honetan, Auditz Akularrek lurraldeko sistema naturalen arteko konektore gisa izan dezakeen eginkizuna aztertuko da, paisaiaren jarraikortasuna, korridore ekologikoak eta azpiegitura berde eta urdinen arteko loturak sustatuz.

Mapa: korridore ekologikoak eta gune berdeak, Auditz Akularretik mendira eta itsasora.
Korridore ekologikoak eta gune berdeak. Iturria: [iturria]

2.2 · Hiri eskala

Auditz Akularren eraldaketa

Hiri-eskalan, Auditz Akularren etorkizuna hiru lan-eremu osagarritatik aztertzea proposatzen da: hiria, ekologia eta komunitatea. Helburua da hiriaren eta naturaren arteko harreman berriak irudikatzea, espazioaren eraldaketa fisikoa, ekosistemen beharrak eta komunitatearen parte-hartzea ikuspegi sozioekosistemiko batetik uztartuz.

  • Altzako etxe-blokeak belardien ertzean, airetik.

    Hiria

    Trantsizioa eta naturalizazioa

    Hiri eraikiaren eta landa-paisaiaren arteko mugak birpentsatzea proposatzen da, bien arteko harreman eta trantsizio berriak bilatuz. Helburua hiri-eremua naturalizatzea eta landa-paisaia hiriko eguneroko bizitzaren parte bihurtzea da. Horretarako, espazio naturalak, nekazaritza-eremu produktiboak, baratzeak, aisialdirako guneak eta oinezkoentzako zein bizikletentzako loturak uztartuko dituzten proposamenak bilatuko dira, hiriaren eta naturaren arteko elkarbizitza berriak ahalbidetzeko.

  • Belardiak auzoaren ertzean, airetik.

    Ekologia

    Habitatak eta ekosistemen birsorkuntza

    Auditz Akular gizakien erabileretatik harago doan habitat natural eta ekosistema bizi gisa ulertzea proposatzen da. Bertako balio ekologikoak eta biodibertsitatea babestea, indartzea eta, beharrezkoa denean, leheneratzea izango da helburua. Gizakiaz bestelako bizidunen beharrak ere kontuan hartuko dira, faunaren, landarediaren, uraren eta lurzoruaren arteko harremanak eta prozesu naturalak errespetatuz. Ekosistemen osasuna, birsorkuntza eta klima-aldaketaren aurreko egokitzapena sustatuko dituzten proposamenak bilatuko dira.

  • Auzoko etxeak landa-eremuaren ondoan, airetik.

    Komunitatea

    Parte-hartzea, zaintza eta kudeaketa partekatua

    Auditz Akularren etorkizuna Altzako, Pasaiako eta inguruko biztanleekin batera irudikatzea proposatzen da, komunitatea lurraldearen eraldaketaren parte aktibo izan dadin. Ikuspegi sozioekosistemiko batetik, pertsonak ez dira naturaren erabiltzaile huts gisa ulertuko, ekosistemaren parte eta haren zaintzan eragile gisa baizik. Horretarako, tokiko ezagutza, auzo-harremanak, parte-hartzea eta baliabideen kudeaketa komunitarioa uztartuko dituzten proposamenak bilatuko dira. Helburua espazio berriak diseinatzeaz gain, horien erabilera, zaintza eta etorkizuneko kudeaketa modu partekatuan antolatzeko aukerak aztertzea da.

3 · Proposamenen izaera eta parte-hartzea

Proposamenak

Lehiaketak askotariko proposamenak hartuko ditu kontuan, bai espazioaren eraldaketari dagozkionak, bai haren erabilera, antolaketa eta kudeaketa berriei lotutakoak.

Besteak beste, erabilera berriak hartuko dituzten arkitekturak eta azpiegiturak, bideen eta elementu naturalen trazadurak, landarediaren antolaketa eta landaketak, nekazaritza-lurren erabilera agroekologikoak edota baliabideen zaintza eta kudeaketa partekaturako ereduak proposatu ahal izango dira.

Ez da esku-hartze mota edo eskala jakin bat lehenetsiko

Aitzitik, proposamenak modu ireki eta librean garatzea sustatuko da, irudimena, esperimentazioa eta ikuspegi berritzaileak bultzatuz. Lehiaketaren lan-ildoak eta bi eskalak erreferentzia izango dira, baina talde bakoitzak bere proposamenaren izaeraren arabera erabakiko du zein alderditan sakondu.

Lehiaketa ikasle zein profesionalei zuzenduta dago, eta bereziki sustatuko da arkitektura, paisajismoa, hirigintza, ekologia, agroekologia, ingurumen-zientziak eta gizarte-zientziak uztartzen dituzten diziplinarteko taldeak osatzea.

Helburua da ezagutza, esperientzia eta begirada desberdinen arteko elkarlanetik Auditz Akularren etorkizunerako proposamen ausartak, esperimentalak eta eraldatzaileak sortzea.

Ortoargazkia: Auditz Akularreko eremua berdez markatuta, Altza eta Pasaiako badiaren artean.
Esku-hartze eremua. Iturria: b5m, Gipuzkoako Foru Aldundia.

Testuingurua

ES · EU itzulpena falta

Kokapena

Azalera
1,27 km²
Erreferentzia
«Auditz Akular-Landarro-Esnabide», b5m (Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegitura)
Beste izenak
Molinao, Landarro, Esnabide

Limita con los municipios de Pasai Antxo y Errenteria al Este; con los barrios densamente poblados del Este de Donostia (Altza, Bidebieta e Intxaurrondo) por el Noroeste; y por la variante de Donostia (carretera GI-20) por el Sur.

[Testuingurua idazteke: lurralde-, hiri-, ingurumen- eta gizarte-eskalak]